Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero bezala aurten ere Pagoeta Mendizale Elkarteak Arantzazuko mendi martxa antolatu du. Apirilaren 26an izango da eta bertara joan nahi dutenek bilera egingo dute apirilaren 7an, datorren astelehenean. Pagoeta elkarteko egoitzan (Santa Marina kalea, 1-2) izango da, 20:00tan. Bertan eman ahalko da izena eta bestelako xehetasunak ere zehaztuko dira.