Apirilaren 12an Gabirian jokatuko den Osinalde sariko finalean ariko dira Josu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarra eta Aitor Salegi zestoarra. Hoiekin batera ariko dira bertan, Aitor Irastortza zaldibiarra, Malen Amenabar larrabetzuarra, Mikel Iturriotz urretxuarra eta Xabier Igoa aramaioarra.
Finalaren aurreko azken saioa joan den larunbatean jokatu zuten Aztirian. Finalerako txartela ez zuen lortu, baina Eneritz Artetxe azkoitiarrak entzuleen saria irabazi zuen. Afarian 65 lagun elkartu ziren.