Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan jai giroa ziurtatuta izango da, ez baita faltako trikiti girorik. Igandero bezala, erromeria saioa egingo dute 18:30etik 21:30era bitartean. Arkaitz Allur eta Idurre Arriola trikitilariak igoko dira oholtza gainera, bertaratzen direnak dantzan jartzeko asmoz. Dantza egitea atsegin duten herritarrak saiora gonbidatuta daude.