Agueratik Balmasedara, egun pasa Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoekin

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 31

Helduentzako egun guztiko ibilaldi bat antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Larunbatean (apirilak 5) egingo dute txangoa. 07:00etan abiatuko da autobusa Azpeitiko plazatik Aguerara. Ibilaldia han hasi, eta Balmasedan bukatuko dute, Ordunteko mendikatetik igarota. 25 kilometro egingo dituzte oinez, guztira. Lagun Onakeko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dituzte; ez direnek, 6 euro; ikasleek eta langabetuek 3 euro ordaindu beharko dute. Izena emateko azken eguna osteguna (apirilak 3) izango da eta izena Mendizaletako tabernan, www.lagunonakmb.org webgunean edo lagunonak@euskaltel.net helbidera idatzita eman ahal izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide