Gipuzkoako Batel Ligako bost bandera, eskualdera

Aritz Mutiozabal 2014ko martxoaren 31

Gipuzkoako Batel Liga jokatu zen atzo Getarian (Joseju Olasagasti) [Sasoian.info] Atzo, igandea, Getarian jokatutako estropadarekin amaitutzat eman zuten aurtengo Gipuzkoako Batel Liga. Zazpi kategoriatan lehiatu dira ligan, eta zazpi banderatatik lau eskualdeko arraun elkarteek lortu dute, denboraldia sailkapen nagusiko lehen postuan geratuta: Oriok, haur nesketan; Getariak, kadete mutiletan eta jubenil nesketan; eta Zarautzek, infantil mutiletan. Getariako jardunaldian, era berean, bost garaipen lortu zituzten eskualdeko taldeek, eta horietatik lau Orioko Arraun Elkarteak etxeratu zituen: Oriok, haur nesketan, infantil mutiletan, jubenil mutiletan eta senior mutiletan; eta Getariak, jubenil nesketan. Aurtengo Gipuzkoako Batel Ligan 13 jardunaldi zeuden programatuta, baina horietatik 9 bakarrik jokatu dituzte; izan ere, denboralearen eraginez bertan behera utzi zituzten lau jardunaldi. Beraz, jokatutako bederatzi jardunaldi horietan puntuazio onenak metatu dituzten taldeek banderaka eta garaikurra jaso zituzten atzo, estropada ondoren. Datorren asteburuan, apirilaren 5ean eta 6an, Pasai San Pedron Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide