Gogorra bezain polita IV. Orioko Mendi Lasterketa

Karkara.eus 2014ko martxoaren 31

Sara Peña eta Karlos Mintegi izan ziren lehen oriotarrak

400 lasterkarik eman zuten izena baina 385 izan ziren korrika egin zutenak. Lasterkari kopuru politera iritsi direla aitortu ziguten antolakuntzatik, eta hemendik aurrera zenbaki horren bueltan ibiltzea espero dute. Kopuru polita da, korrikalari gehiago badaude beraiei merezi duten atentzioa eskaintzea zailagoa da. Hortaz, zenbaki hori mantentzea litzake egokiena, azaldu dute.

Korrikalari guztien artean lehen hiru sailkatuak David Garcia durangarra, Mikel Albeniz eta Aritz Kortabarria izan dira, urrunez urrun. Emakumezkoetan Uxoa Irigoien, Nerea Amilibia eta Uxue Murolas izan dira podiuma osatu dutenak. Bestalde, lehen bi oriotarrak Sara Peña eta Karlos Mintegi izan dira.

Sutearen eraginez ibilbidea aldatuta

Ibilbidea gogorra eta polita dela kontatu digute. Polita, kostaldean

dagoelako eta mendiaz nahiz itsasoaz gozatzen delako ibilbidean zehar.

Gainera korrikarako eguraldi ona egin zuen eta paisaiaz disfrutatzeko

aukera izan zuten lasterkariek. Gogorra aldapatsua delakoa, tramu zailak

dituelako eta 3 kilometro gehitu zitzaizkiolako. Halaber,

antolakuntzakoek esan digutenez, badu zerbait lasterketak barnealdekoak

erakartzen dituela.

Ibilbidea 3 km luzatu behar izan zuten sutearen ondorioz, izan ere, Orio eta Igeldoren arteko mugan hasi zen suteak ibilbidearen zati bat hartzen zuen. Hortaz, goizeko 5etan, albistearen berri izan zutenean, ibilbidea aldatu zuten antolatzaileek. Tramu hori kendu eta aurreko tramua bi bider egin behar izan zuten lasterkariek, 20 kilometrotatik 23 kilometrotako ibilbidera pasatuz.

IV. Mendi Lasterketaren argazki galeria ikusteko egin klik hemen.

Sara Peña eta Karlos Mintegi izan ziren lehen oriotarrak

400 lasterkarik eman zuten izena baina 385 izan ziren korrika egin zutenak. Lasterkari kopuru politera iritsi direla aitortu ziguten antolakuntzatik, eta hemendik aurrera zenbaki horren bueltan ibiltzea espero dute. Kopuru polita da, korrikalari gehiago badaude beraiei merezi duten atentzioa eskaintzea zailagoa da. Hortaz, zenbaki hori mantentzea litzake egokiena, azaldu dute.

Korrikalari guztien artean lehen hiru sailkatuak David Garcia durangarra, Mikel Albeniz eta Aritz Kortabarria izan dira, urrunez urrun. Emakumezkoetan Uxoa Irigoien, Nerea Amilibia eta Uxue Murolas izan dira podiuma osatu dutenak. Bestalde, lehen bi oriotarrak Sara Peña eta Karlos Mintegi izan dira.

Sutearen eraginez ibilbidea aldatuta

Ibilbidea gogorra eta polita dela kontatu digute. Polita, kostaldean dagoelako eta mendiaz nahiz itsasoaz gozatzen delako ibilbidean zehar. Gainera korrikarako eguraldi ona egin zuen eta paisaiaz disfrutatzeko aukera izan zuten lasterkariek. Gogorra aldapatsua delakoa, tramu zailak dituelako eta 3 kilometro gehitu zitzaizkiolako. Halaber, antolakuntzakoek esan digutenez, badu zerbait lasterketak barnealdekoak erakartzen dituela.

Ibilbidea 3 km luzatu behar izan zuten sutearen ondorioz, izan ere, Orio eta Igeldoren arteko mugan hasi zen suteak ibilbidearen zati bat hartzen zuen. Hortaz, goizeko 5etan, albistearen berri izan zutenean, ibilbidea aldatu zuten antolatzaileek. Tramu hori kendu eta aurreko tramua bi bider egin behar izan zuten lasterkariek, 20 kilometrotatik 23 kilometrotako ibilbidera pasatuz.

IV. Mendi Lasterketaren argazki galeria ikusteko egin klik hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide