Batel Ligako azken jardunaldia jokatu zen pasaden igandean Getarian. Oriok 9 batel aurkeztu zituen eta 4 garaipen lortu zituen: neska infantilena, mutil infantilena, mutil jubenilena eta mutil seniorrena. Estropada honekin aurtengo Gipuzkoako Batel Liga amaitutzat eman da eta Gipuzkoako Txapelketa hasiko da. Datorren asteburuan, apirilaren 5 eta 6an, Pasai San Pedron jokatuko da txapelketa.
Batel Ligako 7. jardunaldiko emaitzakNeskak Infantilak A:1 B:6
Neskak Kadeteak A:2 B:5
Neskak Jubenilak 2
Mutilak Infantilak A:1 B:5
Mutilak Jubenilak 1
Mutilak Seniorrak 1
Denboralearen ondorioz programatuta zeuden 13 jardunaldietatik soilik 9 jokatu dira. Eguraldi txarrak zapuztu ditu 4 estropada, hortaz, bederatzi jardunaldietako puntuazio onenak metatu dituzten taldeek jaso dituzte sariak: Bandera eta Urrezko domina, zilarrezko domina eta brontzezko domina.
Liga honetan Orioko 13 batelek hartu dute parte eta Infantil Neskek lehen postua lortu dute, hortaz, bandera eta urrezko domina. Hauek, 9 estropadatik 5 irabazi dituzte.Taldea osatzen duten arraunlariak Irene Sagarna, Ainhoa Martikorena, Mirari Barrenetxea, Edith Uranga,Nahikari Larrañaga, Niobe Ferreira, Ane Agirre, Garazi Genoba, Ruth Saez, Luda Davidenko, June Arruti, Saioa Saiago eta Celeste Peixoto.
Infantil mutilek brontzezko domina lortu dute. 9 estropadetan denbora onena markatu dute, baina estropada batean deskalifikatuak izan zirenez 18 puntuko zigorra jaso zuten. Oker horren ondorioz ez dute bandera eta urrezko domina eskuratu. Senior mutilek ere bandera eskuratu zezaketen, baina arraunlari batek izandako istripuagatik jardunaldi batean ez zuten punturik eskuratu. Hortaz, zilarrezko domina eskuratu dute, 9 estropadetatik 7 irabazita.
Gainontzeko taldeek emaitza hauek lortu dituzte:
Infantil Neskak B: 6
Infantil Mutilak B: 7
Infantil Mutilak C: 16
Kadete Neskak A: 4
Kadete Neskak B: 9
Kadete Neskak C: 13
Kadete Mutilak A: 19
Jubenil Neskak A: 4
Jubenil Mutilak A: 6
Jubenil Mutilak B: 14
Getariako batel jardunaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen.
Aulki Mugikorreko estropada bertan behera
Orion zen jokatzekoa Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 7. jardunaldia baina bertan behera geratu zen itsasadarraren egoera oso txarra baitzen. Haize bortitzak estropada modu egokian jokatzea ezinezkoa egin zuen, hortaz, bertan behera uztea erabaki zuten. Aurten, arraunketa olinpikoko liga honetan 4 estropada suspenditu dira.