Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dabid Garcia durangarra eta Uxoa Irigoien getariarra izan dira Orioko IV. Mendi Lasterketako garaileak. Biek alde nabarmena atera zieten bigarren sailkatuari, eta, alde horretatik, nahiko eroso irabazi zuten. Emakumezkoetan bigarren sailkatua Nerea Amilibia aiarra izan zen; beraz, podiumeko lehen bi mailak eskualdeko korrikalariek bete zuten. Gizonezkoetan, eskualdeko lehena Orion bizi den Xabi Garate zarauztarra izan zen, hamargarren postuan sailkatu zena. Guztira, 349 lagunek osatu zuten Orioko Herri Ikastolak antolatutako 20 kilometroko mendi ibilbidea.
SAILKAPENAGizonezkoak
1. Dabid Gil 02:03:11
2. Mikel Albeniz 02:06:03
3. Aritz Kortabarria 02:07:25
Emakumezkoak
1. Uxoa Irigoien 02:27:39
2. Nerea Amilibia 02:36:27
3. Uxue Murolas 02:47:09