Eider Unanue junior zumaiarrak nesken errepideko denboraldia garaipenarekin estreinatu du. Zeanuri eta Elorrio artean antolatu zuten lehen jardunaldia eta Eider Unanuek besoak jaso zituen, esprintean nagusitu zen, 56 km ondoren, 34’23Km/h bataz besteko abiaduran. Eider Unanuek gaur Zallan eta bihar Balmasedan lehen jardunaldian eskuratutako líder mailota defendatuko du. Kadeteetan Eider Manzisidorrek ere lan txukuna egin zuen eta 7. sailkatu zen. Caja Rural-Bide biden dabiltza bi txirrindulari zumaiarrak.