http://youtu.be/1vIHW4ym1Zo
Txabillo, Makazaga eta Gonzalez Musika Plazan, herritarrez inguratuta. Amaia Ventas
20:15 aldera atera ziren atzo Xabier Makazaga, Ros Gonzalez, Mila Mitxelena eta Jose Angel Mutiozabal Txabillo udaletxe plaza azpiko aparkalekutik. Azken eskailera maila igo bezain pronto egin zieten harrera beroa herritarrek iheslari ohiei. Azken ostirala izaki, jendetza bildu zen udaletxe atarian. Musikaz lagunduta eta zarauztarren besarkada eta muxuak jasoz egin zuten Lege Zaharren Enparantzatik Musika Plazarako bidea. Bertan, dantza egin zieten eta baita bertsoak bota ere, eta Arrano elkarteko balkoira igota, euren argazkiak kendu zituzten.