Gabrielen lekura eramango zaituen sentikaria

Karkara.eus 2014ko martxoaren 28a

Gaur gaueko 22:00etan izango da dantza, musika, poesia, antzerkia eta irudia uztartzen dituen ikuskizuna

Laskorain Ikastolak kilometroetako testigua Orioko Herri Ikastolari eman zionetik ekintzak antolatu eta antolatu dabiltza Erria Txikota! lelopean. Atzo Kilometroetako abestia aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Gaur, ordea, beste doinu batzuek izango dute protagonismoa; Gabrielen Arestiren baitan sortutakoek.

Sortu berria den Gabriel Aresti kultur elkartearen egitasmoa da Gabrielen lekua ikuskizuna. Irabazi asmorik gabeko elkarte honen

helburua Gabriel Arestiren ondarea ezagutaraztea da, idazle gisa zein

pertsona legez, egun, inoiz baino presenteago baitago.  Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua.

Ordu eta erdi inguruko ikuskizuna izango da. Hainbat kultura

adierazpide elkartuko dira oholtzan: musika, bertsolaritza, deklamazioa,

ikus-entzunezkoak…eta KARKARAk horietako bi elkarrizketatu ditu: Rafa Rueda eta Ainhoa Alberdi.


Diziplinak uztartzen dituen obra hau Orion eskainiko dute gaur, gaueko 22:00etan, Kilometroaken barruan. 

Gaur gaueko 22:00etan izango da dantza, musika, poesia, antzerkia eta irudia uztartzen dituen ikuskizuna

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide