Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu oriotarrak

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 28a

Apirilaren 7an abiatuko dute errenta aitorpena egiteko kanpaina eta Orioko Udalak herritarrak errenta-aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu. Udaleko ordezkariak gustura daude urtetik urtera gero eta gehiago direlako errenta-aitorpena euskaraz egiten duten oriotarrak. Dena dela, jakin badakite oraindik askoz gehiago direla gaztelaniaz egiten dutenak. Udalak www.oriora.com webgunean errenta aitorpena euskaraz egin ahal izateko urratsak eta gomendioak eman dizkie herritarrei. Gainera, UEMAk errenta-aitorpena egiteko argitaratu duen hitz teknikoen inguruko hiztegitxoa zintzilikatu du sarean, oriotarren batek zalantzarik badu, bertan kontsulta egin dezan. Errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen bilakaera. 2009an- Euskaraz egindako aitorpenak: 308 (%11). 2010ean- Euskaraz egindako aitorpenak: 399 (%13,98). 2011n- Euskaraz egindako aitorpenak: 429 (%14,68). 2012an- Euskaraz egindako aitorpenak: 474 (%16,40).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide