Idatziz egingo du inkesta. Dagoeneko bidali dituzte eskutitzak auzotarren etxera eta apirilaren 7ra arteko tartea izango dute galdera bakar eta zehatz bati erantzuteko. Honakoa da galdera: Nahi al duzu Vista Alegre auzoan 2013an jarritako TAOko arauak urte osora zabaltzea? Bizilagunek bai ala ez erantzun beharko dute eta papera Etxezabalan, Vista Alegreko auzo elkartean edota La Hogaza tabernan (Vista Alegreko Aranzadi kalean dago) utzi. Udal Gobernuak galdeketaren emaitza errespetatu eta herritarrek hartutako erabakia dagokion bide administratibotik bideratzeko konpromisoa hartu du.