Gaur arrastaldean Gune elkarteak antolatutako solasaldi berri bat izango da, “Ekologia eta espiritualtasuna” zikloaren barruan. Oraingoan Joxe Arregi, Deustuko Unibertsitatean Teologiako irakasle eta Gune elkarteko partaideak,”Biblia judeo-cristiana y espiritualidad ecológica” hitzaldia eskainiko du. Ondoren, galderak egiteko eta bertaratutako guztien artean solasaldia sortzeko aukera izango da. Saioa Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00etara, doan eta interesa duen guztientzat irekia.