Datorren asteartean, apirilak 1, egingo da II. Berdintasun Plana osatzeko lehen bilera zabala herritarrekin. 18:30ean izango da Alondegian. Bilera horretan, I. Berdintasun Planaren inguruan hausnarketa egingo da tailer ezberdinen bitartez. Udaletxean, kiroldegian eta Alondegian inkesta eta buzoiak jarri dira bilerara joan ezin, baina iritzia eman nahi dutenentzat.Inkesta hori bera herriko eragile ezberdinei ere bidali zaie orain arteko bidearen hausnarketa egin eta etorkizunerako hurrengo pausoen inguruko iritzia jasotzeko.