Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autobus zerbitzua hobetzeko herritarrek egindako proposamenak ezagutzera eman eta iritzia jasoko da herriz herriko bileretan. Herritarrek egindako 3.000 proposamenetatik % 75 onartu ditu Aldundiak. Zumaian asteazkenean, apirilaren 2an, egingo da bilera...
Autobus zerbitzua hobetzeko herritarrek egindako proposamenak ezagutzera eman eta iritzia jasoko da herriz herriko bileretan. Herritarrek egindako 3.000 proposamenetatik % 75 onartu ditu Aldundiak. Zumaian asteazkenean, apirilaren 2an, egingo da bilera, 19:00etan, Alondegian. Urola Kostako zerbitzuei dagokionean, hobekuntza nagusienak honakoak dira landutako proposamenean: Donostiako eta Zumarragako ospitaleetara zerbitzu egokiagoa jartzea; garraio aldaketak ahalbidetzeko ordutegiak egokitzea, bai beste autobus batzuk hartzeko bai EuskoTrenen tren zerbitzua erabiltzeko; herri txikienen loturak bermatzea, eta beste eskualde batzuetarako loturak areagotzea, batez ere, Urola Garaira eta Debabarrenera. Era berean, hainbat eskari onartuak izan arren, ez dira aurreproiektuan azalduko, aurreproiektuaren eremua gainditzen dutelako. Esaterako, autobus zerbitzuari buruzko informazioa hobetzea izan da eskaera nagusietako bat, eta horretarako Aldundia jada lanean ari da webgune berria egiteko, mugikorretarako aplikazioak sortzeko, ordutegiak linea guztietan modu ulergarrian eta bateratuan emateko eta abar. Bilerei dagokionean, Zumaian datorren asteazkenean, apirilaren 2an, arratsaldeko 19:00etan egingo da, Alondegian. Etxeetan banatutako esku-orrietako galdetegia herriko gune ezberdinetan jarritako postontzietan sartu ahal izango da, eta baita Lurraldebuseko autobusetan ere. Parte hartze prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat eskualdetan autobus garraio zerbitzua berria jarri behar zuen (emakidak iraungita daudelako), eta hori aprobetxatu du ohiko eran egin beharrean herritarren parte hartzearekin egiteko. Horregatik, 2013ko urrian zerbitzua berritzeko prozesua martxan jarri zuen, eta [...]