Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aimar Irigoienek erronka bota dio Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ari: hamar arroa (125kilo) edo gehiagoko edozein harrirekin hamar minutuko hiru txandatan jardutea. Errezildarrak abantaila emango lioke, gainera, zarauztarrari, honek baino arroa erdi gehiago pisatuko lituzkeen harria jasotzeko prest agertu baita. Apirilaren 29rako jarri dio hitzordua Euskal Herriko harri handi eta txikien txapeldunak Iruretagoienari.
Gazteak eta maila onekoak
Zarauztarrak Irigoien ez den edozein harri-jasotzailerekin lehiatzeko erronka bota zuen duela hiru hilabete, baina ez du artean erantzunik jaso. «Jendeak bi harri-jasotzaile gazte eta maila onekoen arteko erronka gustura» hartuko lukeela uste du errezildarrak. «Apustuak, gainera, mesedegarriak dira herri-kirolentzat».