Juan Antonio Garmendia zena omenduko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak gaur

Ane Olaizola 2014ko martxoaren 28a

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak omenaldia egingo dio gaur Juan Antonio Garmendiari. Elkarteko zalduntxoetako bat izan zen donostiarra, eta haren ibilbidea aitortuko dute elkarteko kideek, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Antolatzaileen arabera, kultura ekintzaile sutsua izan zen Garmendia (1937-2013), eta haren ilobak, Juan Lopez de Uralde Garmendiak, hitzaldi bat eskainiko du, Un vasco en el origen de la Transición: la década madrileña de Juan Antonio Garmendia (1960-1970) izenburupean. 18:00etan hasiko da saioa, eta hitzaldiarekin batera, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak bere buletina aurkeztuko du. Ekitaldiaren sarrera gisa, hitz batzuk egingo dituzte Fernando Salazar elkarteko lehendakariak, Maria Rosa Ayerbe buletinaren zuzendariak, Carlos Ruiz Kutxako lan gizarteko zuzendariak eta Juan Baustista Mendizabal elkarteko Gipuzkoako presidenteak eta Azkoitiko kronista ofizialak. Elkarteak herritar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Bihar goizean, berriz, urteko batzar orokorra egingo dute Intsausti Jauregian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide