Laja II.ak eta Narbaizak joko dute Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 28a

Asteburuan Andatza auzoko Aristerrazu plazan jai giroa ziurtatuta egongo da, ez baita faltako trikiti girorik. Igandero bezala, erromeria saioa egingo dute 18:30etik 21:30era bitartean. Laja II.a eta Narbaiza trikitilariak igoko dira oholtza gainera, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest. Dantza egitea atsegin duten herritarrak saiora gonbidatuta daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide