Igande arratsaldean talo jana egingo dute Aian

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 28a

Igandean talo jana egingo dute Aiako plazan Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta; 18:00etatik aurrera bertaratzen direnek talo egin berriak dastatzeko aukera izango dute, taloa eta edaria 2,5 euroren truke. Eguraldiak laguntzen ez badu frontoian egingo dute talo jana. Antolatzaileak laguntzaile bila dabiltza, beraz laguntzeko prest daudenek guraso elkarteko edozein kiderekin harremanetan jarri behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide