Zumaian Berdintasun Planaren bilera egingo dute

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 28a

II. Berdintasun Plana sortzeko parte hartze prozesu bat martxan jarri du. Denera lau bilera egingo dituzte, eta Berdintasun Sailak zumaiarrek prozesuan parte hartzea nahi du. Astelehenean egingo dute lehenengo bilera herritarrekin Elhuyar Aholkularitzako teknikariek dinamizatuta, eta 1.planaren ebaluazioa egingo dute eta 2. plana diseinatzeko lehen urratsak emango dituzte. 18:30ean izango da saioa, Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide