Correoseko zuzendariak Udalari

Karkara.eus 2014ko martxoaren 27a

Eskerrak eman nahi dizkio Marilu Arrutik Udalari jasotako laguntzagatik

Orioko Correoseko zuzendari bezala, Udalari eskerrak

emateko beharra sentitzen dut. Oriotar gehienok jakingo duzue San Nikolas

kalean dagoen Correoseko bulegoa eraberritu dela, baina ziurrenik jakingo ez

duzuena ondorengoa da: lan horiek irauten zuten bitartean posta zerbitzua

Zarautzeko bulegora eramateko asmoa zegoela.

Asmo horrek herriari kalte handiak ekarriko

zizkion. Zuzendari bezala ez zitzaidanez batere egokia iruditzen, alkatearekin

eta zinegotzi batekin harremanetan jarri nintzen. Udalak zituen aukerak ikusi

ondoren, posta zerbitzua emateko asmoarekin, Itxas Etxean daukan lokala utzi

zigun ezeren truke. Ia bi hilabetez bertan eduki dugu bulegoa, Zarautzera joan

gabe.

Lerro hauen bitartez hau adiera nahi dut:

herriari eta biata posta zerbitzuko langileei egin diguzuen mesedeagatik,

eskerrak eman nahi dizkiot Udalari eta bereziki Beñati. Oso erraza egin zai

berarekin harremanetan jartzea, eta hori eskertzekoa da.

Eskerrik asko bertan izan garen bitartean

Itxas Etxeko zerbitzuen langileei eta erabiltzaileei –Eguneko Zentrua,

Kofradia, ile-apaindegia eta Osakidetza–, gu bertan izateagatik beraien

egunerokoa nahikoa aldrebesten genuelako eta, hala ere, inolako arazorik gabe

moldatu direlako.

Marilu Arruti

Eskerrak eman nahi dizkio Marilu Arrutik Udalari jasotako laguntzagatik

Orioko Correoseko zuzendari bezala, Udalari eskerrak emateko beharra sentitzen dut. Oriotar gehienok jakingo duzue San Nikolas kalean dagoen Correoseko bulegoa eraberritu dela, baina ziurrenik jakingo ez duzuena ondorengoa da: lan horiek irauten zuten bitartean posta zerbitzua Zarautzeko bulegora eramateko asmoa zegoela.

Asmo horrek herriari kalte handiak ekarriko zizkion. Zuzendari bezala ez zitzaidanez batere egokia iruditzen, alkatearekin eta zinegotzi batekin harremanetan jarri nintzen. Udalak zituen aukerak ikusi ondoren, posta zerbitzua emateko asmoarekin, Itxas Etxean daukan lokala utzi zigun ezeren truke. Ia bi hilabetez bertan eduki dugu bulegoa, Zarautzera joan gabe.

Lerro hauen bitartez hau adiera nahi dut: herriari eta biata posta zerbitzuko langileei egin diguzuen mesedeagatik, eskerrak eman nahi dizkiot Udalari eta bereziki Beñati. Oso erraza egin zai berarekin harremanetan jartzea, eta hori eskertzekoa da.

Eskerrik asko bertan izan garen bitartean Itxas Etxeko zerbitzuen langileei eta erabiltzaileei –Eguneko Zentrua, Kofradia, ile-apaindegia eta Osakidetza–, gu bertan izateagatik beraien egunerokoa nahikoa aldrebesten genuelako eta, hala ere, inolako arazorik gabe moldatu direlako.

Marilu Arruti

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide