Lauko finalerako sailkapena borobildu nahi dute Pulpoko jubenilek Loiolaren aurka

Baleike 2014ko martxoaren 27a

Euskadiko Txapelketako lauko finalerako txartela eskuratu zuten joan den jardunaldian Tolosari 37-27 irabazita; larunbatean Indautxuko (Bilbo) Loiolaren aurka jokatuko dute, multzoko lehen postua jokoan. Tolosaren aurkako partida nahikoa orekatua izan zen hasieran, baina atsedenaldirako hiruzpalau goleko aldea lortu zuen Pulpok, eta bigarren zatian partida erabat haustea lortu zuten, azkenean 37-27 irabaziz. Orain lehen postua dute jokoan, Loiolaren aurka. Pulpok zortzi puntu ditu, Loiolak baino bat gehiago. Berdinketarekin nahikoa luke helburua lortzeko. Lauko finala apirilaren 4tik 6ra jokatuko da –oraindik ez da erabaki non–. Loiolarekin batera, beste multzoko Zarautz eta Eibar izango ditu aurkari Pulpok. Bestalde, neskek ere indartsu jarraitzen dute. Jubenilak Federazio Saria lortzeko bidean dira, Legazpiri 18-23 irabazi ondoren. Eibarren kontra astebete barru Lubakin jokatuko duten partidan erabakiko da irabazlea, eta Pulpok nahikoa du berdintzearekin. Infantilek ere 33-24 irabazi zuten bigarren sailkatu Egiaren aurka, eta ia matematikoki sailkatuta daude Gipuzkoako Txapelketazko finalaurrekoetarako. Larunbatean jokatuko dute Udarregi Bren aurka, 12:15ean, Lubakin. Bigara Pulpori dagokionez, igande eguerdian Arrasaten jokatuko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide