Apiril amaieran hasiko dira Beheko plazako lanak eta horrek kezka eragin du ostalariengan

Baleike 2014ko martxoaren 27a

Beheko plaza berritzeko lanak apiril amaieran hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango dute, gaur Iñaki Agirrezabalaga alkateak jakinarazi duenez. Lanak uztailera arte luzatuko direla ikusita, plazako merkatari eta ostalariek “kezka eta egonezina” azaldu diote Udalari gutun baten bidez, urteko sasoi onenean lana ezingo dutelako behar bezala egin. Alkateak arrazoitu du 100.000 euroko diru-laguntza lortu ahal izateko lanak maiatza baino lehen martxan egon behar dutela. Hala ere, dendari eta ostalarien kezka ulertzen duela dio, eta lanak nola antolatu elkarrekin adostuko dutela, “kaltea ahalik eta txikiena izan dadin”. Beheko plazak berritzeko premia duenik ez du inork zalantzan jartzen. Horretan ados daude Udala eta ostalariak. Zuloaga plazarekin bat egin eta plaza handitzeko proiektuari ere eusten dio Udalak, aurrera begira. Baina oraingoan “txukunketa” lanak egingo dira. “Plazako lurra altxako da, hodiak-eta berritzeko; eta horrekin batera, zorua berrituko da, eserlekuak, argiak…”, azaldu du alkateak. Guztira, 400.000 euro inguruko aurrekontua. Kontua da Udalak 100.000 euroko diru-laguntza bat lortu duela Gipuzkoako Foru Aldunditik, baina diru-laguntza hori eskuratzeko baldintza jakin batzuk bete behar dira. Epeak dira horietako bat. “Apirila amaitu baino lehen martxan egon behar dute lanek. Beheko plazako dendari eta ostalariekin bildu ginenean adierazi genien baldintza hau, eta konpromisoa hartu genuen Aldundian galdetzeko ea malguago joka [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide