Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
[Berria.info] Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziolak sei itsasontzi eraikitzeko kontratua sinatu du Britainiako ontzijabe batekin. Horren bidez, 83 milioi euroko sarrerak izango ditu ontziolak, eta 700.000 lanordu suposatuko ditu enpresarentzat: 2016ko otsailera artean bermatuta du lana. Itsasoko petrolio plataformei laguntza berezitua emango diete sei ontziek.