Menopausiaz eta helduaroaz gozatzen ikasteko tailerra antolatu du Mandalara Taldeak

Karkara.eus 2014ko martxoaren 27a

Pasatako garaiei heldu ordez, momentuak dakarrena aprobetxatzen erakutsiko du Anna Salvia Ribera psikologoak apirilaren 6an

Hogeita hamar urteko emakume batek zortzi urteko haur baten gorputzari eta bizitzeko erari eusten ez dion bezala, menopausiara...

Pasatako garaiei heldu ordez, momentuak dakarrena aprobetxatzen erakutsiko du Anna Salvia Ribera psikologoak apirilaren 6an

Hogeita hamar urteko emakume batek zortzi urteko haur baten gorputzari eta bizitzeko erari eusten ez dion bezala, menopausiara heltzen den emakumeak denboraren igarotzea onartu, pasatzen utzi eta helduaroak ekartzen dituen esperientziak gozatu behar dituela da Mandalara Taldeak antolatu duen tailerraren premisa. Menopausia eta heldutasuna: emakume jakintsua izenpean, gai horiei helduko die Anna Salvia Ribera osasun sexualeko psikologoak.

Heldutasunak opari asko baitakartza, eta hori aprobetxatzen dakiena emakume jakintsua da. Horretarako, menopausiaren eta helduaroaren ezaugarriak aztertu eta ulertzea du helburu tailerrak, eta horrek dakartzan ondoezak murrizteko bitartekoak ematea.

Tailerra apirilaren 6an izango da, Mandalara Taldearen lokalean, 10:00etatik 14:0etara. Pertsonako 50 euroko prezioa du, eta bi lagunek izena emanez gero 45 euro bakoitzak. Hogeita hamar urtetik gorako emakumeei bereziki gomendatzen die tailer hau antolatzaileek.

Izen ematea eta informazio gehiago 648 487 489 telefono zenbakian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide