Ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Azpeitian, maiatzaren 8an eta 9an, 09:00etatik 14:00etara Urola kalean dagoen udal biltegian. Proba hauek errazteko, IAT estazio mugikorra Azpeitian izango da, azterketa herrian bertan egin ahal izateko. Txanda hartzeko telefono honetara deitu beharko da: 943-76 97 53.
Udaltzaingoak gogorarazi du lehen matrikulaziotik hiru urte betetako ziklomotorrek derrigorrez pasa behar dutela azterketa teknikoa. Hala, egun horietarako aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala (ez kopia), zirkulatzeko baimena, derrigorrezko asegurua, jabearen NAN. Azterketa egitea 26,97 euro kostako da.