Azkoitiko gazteen prozesuko bigarren afari topaketak egingo dituzte bihar

Ane Olaizola 2014ko martxoaren 27a

Gaztien herrixe moiu ipurdixe prozesuko bigarren topaketak egingo dituzte bihar, eta euren etorkizuna izango dute hizpide. Besteak beste, Azkoitiko gazte mugimendua indartzeko zer egin daitekeen eta udalak zer egitea nahiko luketen aztertuko dute. 19:00etan izango da saioa, Elkargunean, eta herriko gazteak gonbidatu dituzte parte hartzera. Izan ere, aurreneko topaketetan lokalak dituzten gazteen falta nabarmendu zuten joan zirenek. Duela bi aste egin zituzten lehenengo topaketak, eta gazteek bizi duten egoeraren inguruan hausnartu zuten, aurreko asteetan 300 laguni egindako elkarrizketetan bildutako ondorioak oinarri hartuta. Hala nola, ondorioztatu dute gehienetan euskaraz hitz egiten badute ere, gero eta gehiago jotzen dutela gaztelaniara. Harremanei dagokienez, betiko lagunarteaz gain, koadrilaz kanpo ezagututako pertsonekin ibiltzen dira, baina atzerrikoekin harreman gutxi dute. Gazte guztiak elkartzeko toki baten premia ere agertu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide