Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz Azkoitian egin zuten Ipaka Izarraizko Aniztasun Astea, Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko udalek eta taldeek antolatuta. Astean zehar hainbat ekitaldi egin eta asteburuan herrialde desberdinetako postuak jarri zituzten. Aurten Azpeitian izango da Ipaka Astea, maiatzeko azken astean. «Hori prestatzen ari gara dagoeneko», esan du Leire Etxaniz Azpeitiko zinegotziak. Ildo horretatik, iraileko Azoka Herritik-en zazpi herrialdetako jendearekin elkartu eta bakoitzak bere postua jarri zuela ere gogorarazi du.