Argazkiak editatzeko eskolak emango ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 27a

Azpeitiko Argazki Elkarteak argazkiak editatzen ikasteko ikastaro bat antolatu du. Apirilaren 7tik aurrera astelehenero izango dira saioak, 18:30etik 20:30era (44 ordu guztira). Eskolak, Perez Arregiko egoitzan izango dira. Maila ertaineko ikastaroa izango da: ezagutza orokorrak, Adobe Lightroom eta Adobe Photoshop tresnak maneiatzeko ezaguerak erakutsiko ditu Iban Etxezabal argazkilariak. Gehienez ere 20 lagunentzako taldea osatuko da. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 2ra arte helbide honetara idatzita: azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com. Prezioa 75 eurokoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide