Binakako aizkora txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean Azpeitian

Olatz Prat 2014ko martxoaren 27a

Urre mailako Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako finalak hartuko ditu Azpeitiko Izarraitz pilotalekuak igande honetan. Azpeitiko Udalak eta EITBk babestutako lehia da, eta eguerdia iristearekin batera hasiko da, gaztetxoen mailakoekin. Oier Kañamares IV.a eta Joxean Etxeberria II.a, Julen Larrea III.a eta Ioritz Zelai III.aren aurka ariko dira. Horien ostean hasiko da binakako aizkora txapelketako finala. Bi bikote ariko dira lehian: Donato Larretxea beratarrak eta Felix Etxebarria zigatarrak osatutakoa batetik, eta Aitzol Atutxa II.a dimarrak eta Ugaitz Mugertza II.a mutrikuarrak osatutakoa, bestetik. Sebastian Lizasoren eta Iker Zubeldiaren bertsoek alaituko dute giroa bi saioen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide