Ezezagunak zaizkien kirolak ezagutu dituzte haurrek

Karkara.eus 2014ko martxoaren 26a

Heziketa integrala lortzeko garrantzitsua da kirol aniztasuna. Helburu horrekin antolatu dira kirol topaketak

Futbolik gabeko kirol topaketa, saskibaloia eta eskubaloiak ere ez zuten tokirik izan. Erkidegoan indarrean dauden kirolak dira hauek, ohiko...

Heziketa integrala lortzeko garrantzitsua da kirol aniztasuna. Helburu horrekin antolatu dira kirol topaketak

Futbolik gabeko kirol topaketa, saskibaloia eta eskubaloiak ere ez zuten tokirik izan. Erkidegoan indarrean dauden kirolak dira hauek, ohikoenak, praktikatuenak, ezagunenak. Eskola kirolean tokia ez duten kirolak sustatzeko helburuarekin antolatu zen pasaden larunbatean kirol topaketa. Hortaz, Urola kostako LH 5 eta 6. mailako umeek softbola, surfa, arrauna, txirrindularitza eta kirol egokitua egiteko aukera izan dute. 

Ikasleen heziketa integrala lortzeko helburuarekin antolatu da ekimen hau, kirol eta ekintza ezberdinak egitea ezinbestekoa baita. Gure haurren kirol heziketari begira, oso garrantzitsua da kirol aniztasuna, aitortu digu Patxi Arnal Orioko Softbol taldeko entrenatzaileak. Beraz, ikasleak kirol guztietan parte hartzera bultzatu behar ditugula dio.

Eskola kirolean ez dago kirol guztientzako tokia, egutegiak ez du ematen. Hortaz, galbahe bat pasatzen da, aukeraketa bat. Eragina dauka hautaketak umeengan. Izan ere, helduagoak egiten direnean buruan dituzten kirolak gutxi batzuk dira, gertu sentitzen dituztenak, praktikatu dituztenak, azpimarratu du Arnalek.

Hori ekiditearren antolatu dira, hortaz, jardunaldi hauek. Asteburu honetan ere egingo dira jolasak. Oraingoan arraunean arituko dira Orioko ikasleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide