Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/F4V4gdcNIpI
http://youtu.be/F4V4gdcNIpI
Mendebaldeko Sahararen aldeko elkartea sortu dute Orion, Gueraraorio izenekoa. Elkarteko kideen asmoa uztailean eta abuztuan laupabost haur saharar Oriora ekartzea da. Horretarako oriotarren laguntza ezinbestekoa dela uste dute eta herritarrei ahal dutenarekin laguntzeko deia egin diete. Arropa, jostailuak, janaria edota eskola materiala, dena ongi-etorria izango da.
Horretaz gain, elkarteko kideek azaldu dutenez, ume horiek Euskal Herrira ekartzeko hegazkin bidaia ordaintzeko dirua behar dute. Ekimenarekin bat egin nahi dutenek ES76 2100 7957 1201 0007 7639 kontu zenbakian egin dezakete beren ekarpena.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek, 674119276 telefono zenbakira hots egin dezakete.