Munilla Fest egingo dute larunbatean Putzuzulon

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko martxoaren 26a

Martxo moreari amaiera emateko, Munilla Fest jaialdia antolatu dute Zarautzen larunbaterako. Egitasmoa Putzuzulon izango da, eta askotariko taldeek eskainiko dituzte kontzertuak bertan, The Guilty Brigade, Pottors ta Klito, Octopussys, Dispraxia eta Kasisk taldeek, hain zuzen. Sarrera bakoitza bost euro kostako da, eta egunean bertan erosi ahalko dira. Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikuaren kontrako elkarretaratze baten harira jarritako isunei aurre egiteko baliatuko dute bildutako dirua. Elizkizun berezi batean hartu zuen parte Munillak iaz Zarautzen, eta herriko hainbat gizarte eragilek protesta baketsua egin zuten parroki atarian. Ertzainek 600 euroko isuna jarri zioten bati. Gastuari aurre egiteko eta Munillak egindako «aldarrikapen homofoboak eta abortoaren kontrakoak salatzeko» antolatu dute egitasmoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide