Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arranpola kultur elkarteak antolatuta, hainbat ekitaldi izango da datozen egunotan Zarautzen. Atzo egin zuten lehenbizikoa, iheslari politikoen eskuorriaren aurkezpena, hain zuzen. Hurrengoa ostiralean izango da. 20:00etatik aurrera, erromeria izango da Ezten Giro taldearekin eta ondoren disko jartzaile festa. Igandean, berriz, Alaken taldearekin Muxikoak izango dira Musika Plazan, 12:00etan.