ETAren bukaera zikloko hirugarren saioa, etzi

Zarauzko Hitza 2014ko martxoaren 26a

Mario Onaindia Fundazioak ETAren bukaerari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du, eta etzi egingo dute hirugarren saioa. Andoni Unzaluk eskainiko du ETA, amaierarik gabeko amaiera  hitzaldia, eta bertan «indarkeriaren bukaeraren bi aldeez» jardungo du. Zazpi kultur aretoan izango da, 19:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide