Tenpora taldeak disko berria aurkeztuko du bihar

Zarauzko Hitza 2014ko martxoaren 26a

Tenpora taldeak disko berria aurkeztuko du bihar, Zarauzko Euskalduna tabernan Kafe Torero egitasmoaren barruan. Taldea berria den arren, «eskarmentu handiko» bost musikari ezagunek osatzen dute: Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio (teklatua), Elene Arandia (ahotsa) eta Beñat Barandiaran (kitarra elektrikoa) dira kideak. 21:30ean hasiko dira, eta sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide