Ostiralean izango da Urolab-en martxoko saioa, gaztetxekoekin elkarlanean

Olatz Prat 2014ko martxoaren 26a

Ekintzailetasunaren inguruan eztabaidetzko mahai inguru bat antolatu du Urolab taldeak ostiral honetarako. Gaztetxearekin elkarlanean dator 12 hilabete, 12 ekintza programako hirugarren saioa. Oraingoan, hainbat ekintzaileren proiektuak eta jarduerak ezagutzeaz gain, bailarako ekintzailetasunaren egoera, ekintzailetasunak lanpostuen sorreran duen eragina nahiz ekintzailetasunaren kultura aztertuko dituzte. Ostiralean, beraz, 19:30ean izango da hitzordua, gaztetxean. Pintxo eta Mintzo izena jarri diote saioari, izan ere mokadutxo bat egiteko aukera izango baitute bertaratzen direnek, aurretik 3 euro ordainduta. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute urolabtaldea@gmail.com emailaren bidez edo gaztetxean bertan. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.urolab.eu webgunean topa daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide