Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako TS Fundicioneseko langileek bizi duten «kriminalizazioa» salatu dute beste behin. Adierazi dutenez, astelehenean Arroako plantara sartu ziren langileak, enpresako akzionistek egoeraren inguruko azalpenak eman zitzaten eskatuz. Langileen arabera, akzionistak horri uko egin zioten eta ertzainek handik aterarazi zituzten langileak. Atzo goizean, berriz, egoera errepikatu zen Zestoako Kutxabanken. Barrura sartu eta eserialdia hasi zuten, azalpen eske. Ertzaintzak bi langile identifikatu zituen, egoitzara indarrez sartzea egotzita. Lantegiaren egoeraren aurrean, bihar eguerdian Eusko Jaurlaritzarekin dira elkartzekoak langileak. Horrez gain, TSko LABek bere afiliatuak deitu ditu ostiralerako, egoeraren berri emateko. Zestoako Kultur Etxean bilduko dira sindikatu horretako kideak, 12:00etan.