Getariako bikoteen pala txapelketa prestatzeko bilera da gaur

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 25a

Aurtengo Getariako bikoteen pala txapelketa prestatzen hasita daude. Parte hartu nahi dutenentzako bilera deitu dute gaur, martxoak 25, 20:00etan, Euskaltxeta gaztetxean. Txapelketa Aste Santuaren aurretik hasi eta ekainaren bukaera arte jokatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek. Printzipioz ostiraletan eta asteko beste egun batetan jokatu dira partidak, 19:00etatik 21:00etara artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide