Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Orioko Herri Ikastolak antolatuta Orioko Mendi Lasterketa jokatuko da Erria txikota! lelopean. 10:00etan abiatuko dute kirol hitzordua ikastola paretik, eta 20 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek.
Gehienez 420 lasterkarirentzat prestatuta dago proba, eta dagoeneko zerrenda beteta dago. Dena dela, giro ezin hobea espero dute antolatzaileek, eta herritarrak eta bisitariak igande goizean Oriora gonbidatu nahi dituzte.