Preferenteko taldeak 0-2 irabazi du asteburuan Anaitasunaren aurka, Azkoitian. Sailkapeneko bosgarren postuan daude, igoeratik lau puntura. Neskek ere gora begira jarraitzen dute, Arizmendiri 2-1 irabazi eta gero bigarren postura igo baitira. Preferenteko mutilek itxaropentsu ekingo diote denboraldiko azken txanpari, azken aldian joko bolada bikainean baitaude. Asteburuan Anaitasuna hartu dute mendean, 0-2, jokoan jaun eta jabe izan eta gero. Partidako lehen gola Txokok egin zuen –denboraldiko lehena–, Bozasek ezker hegaletik egindako erdiratze bikaina errematatuz. Jokinek aldea zabaltzeko aukera izan zuen 35. minutuan, penaltiz, baina baloia zutoinera bidali zuen. Bigarren zatian partidak bide beretik jarraitu zuen, Zumaiako partidaren jabe. Penaltiaren arantza kendu zuen Jokinek 0-2koarekin, areaz kanpotik egindako jaurtiketa baten ondorioz. Jardunaldiaren bukaeran, Zumaiako bosgarren postuan dago, igoera postuetatiklau puntura eta taldea nabarmen gora doa. Hurrengo partida Zestoan izango da. Neskak bigarren Erregional mailako neskek ere sekulako garaipena lortu dute Arizmendiren aurka, Aita Marin. Arizmendi sailkapeneko bigarrena zen, baina Zumaiako kendu dio postua 2-1 irabazita. Gorostolak zuzendutako taldeak ederki erantzun zion Arizmendik proposatutako partida gogorrari. Oso lehiatua izan zen partida, intentsitate handiarekin jokatutakoa. Izar izan zen partidako protagonista: denboraldi luzea egin du min hartuta jokatu ezinik, garaipenaren gola egin zuen, baina berriro lesionatu eta zelaia utzi behar izan zuen. Zumaiarren lehen gola [...]