Bi lanpostutarako deialdia egin du Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 25a

Urola Kostako Udal Elkarteak bi pertsona kontratatuko ditu pintura eta lorezaintza lanetarako. Eskabideak aurkezteko azken eguna hilaren 31 izango da, eta interesa dutenek eskabide eredua eta oinarriak www.urolakosta.org webgunean eskuratu ditzazkete. Kontratuak 5 hilabetekoak izango dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutakoak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide