Martxoaren 24tik 28ra; gaur hasita, aste guztian zehar kontzertuak izango dira. Guztiak, Kultur Etxean. Ondorengo egitarauaz gozatzeko aukera izango da, hortaz, Musika Astearen 17. edizioan:
Martxoak 24, astelehena
17:30 Prestakuntzako ikasleen eta Musika Mintzairako lehen kurtsoko ikasleen kontzertua
19:00 Musika Mintzairako bigarren eta hirugarrren kurtsoko ikasleen kontzertua
Martxoak 25, asteartea
18:30 Musika Mintzairako laugarren kurtsoko ikasleen eta 3. mailako gazteen kontzertua
Martxoak 26, asteazkena
17:30 Tailerreko ikasleen kontzertua
19:00 3. mailako ikasle helduen kontzertua
Martxoak 27, osteguna
18:30 Musika eskolako taldeen kontzertua
Martxoak 28, ostirala
19:00 Ganbera-musikako kontzertua, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleen eskutik