Musika Astea abiatu dute Orion

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 24a

Danbolin Musika Eskolako ikasleek kontzertuak eskainiko ditutze. (Egilea: Aiora Larrañaga) Gaur abiatu du Danbolin Musika Eskolak Orioko XVII. Musika Astea. Aste osoan zehar kontzertuak izango dira Kultur Etxean. Martxoak 25, bihar
  • 18:30ean Musika Mintzairako laugarren kurtsoko ikasleen eta 3. mailako gazteek kontzertua eskainiko dute.
Martxoak 26, asteazkena
  • 17:30ean Tailerreko ikasleek kontzertua emango dute.
  • 19:00etan 3. mailako ikasle helduen kontzertua eskainiko dute.
Martxoak 27, osteguna
  • 18:30ean Musika eskolako taldeen kontzertua
  Martxoak 28, ostirala
  • 19:00ean Ganbera-musikako kontzertua emango dute Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide