Argazki edizio ikastaroa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Olatz Prat 2014ko martxoaren 24a

Azpeitiko Argazki Elkarteak argazkiak editatzen ikasteko ikastaro bat antolatu du. Apirilaren 7tik aurrera astelehenero izango dira eskolak, 18:30etik 20:30era eta 44 orduko ikastaroa izango da. Klaseak, elkarteak Perez Arregin duen egoitzan izango dira. Maila ertaineko ikastaroa izango da. Hiru zatitan banatuta, ezagutza orokorrak (formatuak, histograma…), Adobe Lightroom eta Adobe Photoshop tresnak maneiatzeko ezaguerak erakutsiko ditu Iban Etxezabal argazkilariak. Gehienez ere 20 lagunentzako taldea osatuko da. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 2ra arte eta helbide hauetakoren batera idatzita eman daiteke izena: azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com edota etxe.txarlibraun@gmail.com. Prezioa 75 eurokoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide