Kirol elkarteek, kirol mugimenduaren ardatz zentral eta egituratzailea direnez, oinarrizko zeregina izaten dute kirola gizarte-ehunean sartzeko lan jarrai horretan. Kirol elkarteek duten erantzukizuna, hortaz, handia da, baita egiten duten lana ere. Beharrezkoa ikusten zuten erakundeen arteko elkarlana formalizatzeko hitzarmena izenpetzea, beraz, idatzi gorde dituzte bi alderdiek bakoitzaren betebehar eta eskubideak.
Beñat Solaberrieta alkatea, Elena Etxeberria softboleko presidentea eta Harkaitz Agirre futbol taldearen presidentea izan dira sinatzaileak. Alkateak Udalaren izenean eta presidenteak nor bere elkartearen izenean bota dute firma.
Bestalde, Beñat Solaberrieta eta Aimar Galarragak ere beste hitzarmen bat sinatu dute. Hau ere kirol elkartearen lana onartze aldera eta kirol ekipamenduaren erabilera arautze aldera egin da. Hitzarmen hauen helburua, hortaz, erakunde publikoen eta pribatuen arteko elkarlana zehaztea eta azken hauen kirol sustapeneko jarduerak garatzeko aukera ematea da.