Gai desberdinen inguruan hitz egin dute gazteek gaur gaztetxean. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Gaur Zumaiako Gazte Topaketak egin dituzte Torreluzea Gaztetxean. Topaketen bidez, gazteen esana zeresan izatera eraman nahi dute. «Gazteok pentsatzen duguna esateko ez dugu inoren zain gelditu nahi, eta zentzu horretan, aurreko sei hilabeteetan gauzatu dugun harreman bira abiapuntu gisa ulertu dugu», esan dute Zumaiako gazte mugimenduko kideek. Topaketen bidez, gazteen ideien eta kezken inguruan eztabaidatzeko konfiantzazko eremu edo espazio bat sortu nahi dute, ahalik eta gazte gehien bilduz.
Gazte Topaketetan, harreman biraren norabidea zehaztu duten hiru blokeen inguruan hitz egin dute. Batetik, gazteek eurek dituzten kezken eta ideien inguruan hiz egin dute: «Kezka horien oinarrira joateko ahalegina egingo dugu». Bestetik, kezka horien aurrean gazteek duten jarreraz hausnartu dute, ondoren, arreta herrira bertara jarri dute.