Uxategiko lokalak erabiltzeko izen ematea berritu behar dute musika taldeek

Baleike 2014ko martxoaren 21a

Udalak bost areto berri prestatu zituen Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean eta, horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko, Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmen bat burutu zuen. Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea. Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu: -Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko. -Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko. Ohar honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) dei egiten die Udalak kultur sailarekin harremanetan jartzeko, apirilaren 22a baino lehen. Aurkeztu beharrekoa: izen-emate orria behar bezala beteta; taldekideen nortasun agirien fotokopiak; Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria Informazio gehiagorako: Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean) / 943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net eta dardarazmk@gmail.com  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide