Itsas denboraleak sortutako kalteak konpontzeko diru partidak jasoko dituzte Oriok eta Getariak

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 21a

Orioko barra hondatuta. (Egilea: Aiora Larrañaga) Otsailean eta martxoan itsas denboraleak Getarian eta Orion sortu dituen kalteak konpontzeko Espainiako Gobernuak 267.000 euro eta 327.000 bideratuko ditu hurrenez hurren. Getarian Malkorbe hondartzako arranpla eta beste hainbat kalte konponduko dituzte. Orion, berriz, diru partida bere osotasunean barra konpontzera bideratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide